XXXI. Gazteen Antzerki Topaketan parte hartzeko epea zabalik martxoaren 26ra arte

Comparte/Banatu

Talde ez-profesionala izatea eta partaideen adina 14 eta 30 urte artekoa izatea dira baldintza nagusiak

Donostiako Udaleko Gazteriak martxan jarri duen XXXI. Gazteen Antzerki Topaketan parte hartzeko epea zabalik dago, martxoaren 26ra arte. Donostia Kulturaren eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin batera egindako ekimen honen obrak maiatzean eta ekainean ikusi ahal izango dira. 

Helburua da gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea, bai antzezle, bai sortzaile moduan (agertokien gainean edo atzean), eta baita ikusle moduan ere, era horretan antzerkira joateko ohitura bultzatuz eta kultur ekitaldi horiekin gozatzea sustatuz.

Bestalde, Topaketak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu, beraien sormen prozesuan aurrera egin dezaten, eta baita haien kultur ekoizpenaren zabalpena bultzatzeko ere.

Baldintzak

Deialdian parte hartu ahal izateko, taldeek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte.

• Talde ez-profesionala izatea.

• Partaideen adina 14 eta 30 urte artekoa izatea.

XXXI. Gazteen Antzerki Topaketan parte hartu nahi duten taldeek eskaera inprimakia bete beharko dute, eta antzezlanaren argazki adierazgarri batekin batera, 2019ko martxoaren 26a baino lehen, gazteria@donostia.eus posta elektronikora bidalita edo posta arruntez ondorengo helbidera:

Gazteen Antzerki Topaketa

Donostia Gazteria

Agirre Miramon kalea 4, 20002 Donostia

Tel.: 943 48 19 09

Parte hartzeko oinarriak, izena emateko inprimakiak eta bestelako informazio gehigarria Gazteen Antzerki Topaketako webgunean egon dira eskuragarri: www.donostia.eus/antzerkitopaketa



Comparte/Banatu

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *