Comparte/Partekatu

Ertzainek 25 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo goizean Santurtzin, arma zuriz mehatxu egitearen delitua leporatuta. Susmagarriak, dirudienez, labana handi batez mehatxatu zuen lau pertsonako talde bat, metroaren Mamarigako geltokitik irten zirenean haiengana hurbilduta.

Atzo, igandea, goizeko seiak aldera, Santurtzin herritarrak babesteko lanetan ari zen Ertzaintzaren patruila bati jakitera eman zioten partikular batek esandakoaren arabera, gizon bat labana batez mehatxu egiten ari zela Itsasoko Ama plaza inguruan, eta polizia-patruila baten laguntza eskatzen zutela.

Patruila adierazitako lekura hurbildu zenean, agenteak ustezko biktimekin harremanetan jarri ziren, eta berehala seinalatu zieten ihes egin nahian korrika hasi berri zen pertsona bat. Horrela, agenteek atzetik segi zioten susmagarriari, eta handik laster harrapatu zuten. Ertzainek ikusi zuten gizonak, korrika zihoala, zerbait bota zuela lurrera. Susmagarria kontrolatu zutenean, gizonak objektua bota zuen lekura hurbildu ziren agenteak, eta labana handi bat zela egiaztatu zuten.

Biktimekin hitz egin zutenean, agenteek jakin zuten gizona metroko Mamarigako geltokiaren irteeran hurbildu zitzaiela, eta zigarro bat eskatu ondoren haiekin hizketan hasi zela.

Halako batean, motxilatik labana handi bat atera eta taldeari mehatxu egin zion, banan-banan aurre egingo ziela esanez.

Horren aurrean, gazteetako batek antsietate krisi bat izan zuen eta taldea berriz ere, korrika, metroaren geltokian sartu zen babes bila. Handik deitu zioten Ertzaintzari, eta berehala iritsi zen patruila.

Horregatik guztiagatik, ertzainek atxilotu egin zuten susmagarria, 25 urteko gizona, arma zuriz mehatxu egitea leporatuta, eta polizia-egoitzara eraman zuten.


Comparte/Partekatu

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *