Comparte/Partekatu

Zoragarria eta hunkigarria gaur Azkoitian, gure herrietatik pilotazaleenetako batean bizi izan dena, gure kirolak tresna inklusibo egoki bat dela erakutsi duen eguna

Gurea pilotalekuan bizitako jardunaldi bikoitza kirolari hauek egiten duten ahaleginaren erakusleihorik onena bilakatu da eta, gainera, euren mailak urtetik urtera igo egiten dela berritsu dute. Horrela, adimen urritasuna duten kirolarien artean, Iraitz Huegun izan da iaz finala jokatu zuten pilotarien artean Beasainen apirilaren 7an jokatu den finalerako txartela lortu den bakarra. Sheila Cueto lagun duela, iaz lortutako txapela berriz ere eskuratzen saiatuko da. Goierriko herrian Leire Esnal eta Eneko Sagarmendi, aurten ekitaldirako egindako bideo hunkigarriaren protagonista, izango dira euren arerioak.

Arratsaldez ezgaitasun fiskoa duten kirolarien txanda izan da eta nabarmentzekoa da parte hartzaileen artean Juanjo Rodriguez, Espainiako aulkiko tenis txapelduna aritu da, Frantziako ordezkariak ere izan dira eta Gorka Alvarezek, Gipuzkoako kirol egokitutako Bidaideak eskolako irakasleak kutsu inklusiboa eman dio, inolako lesiorik izan gabe parte hartu duelako. Hori bai, Javier Etxezarreta eta Beñat Lizasok erakutsi dute astero pilotalekuan egiten dituzten entrenamenduak ez direla alferrikakoak eta iaz bezala, finalean arituko dira, nahiz eta aurten arerioak izango diren. Asier Navarias izango da Javier Etxezarretaren laguna eta eta Joseba Lasa izango du aldamenean Beñat LIzasok, iaz Edorta-Satxak jantzi zituzten txapelen bila.

Txapelketako hurrengo hitzordua Etxebarrin izango, non Bizkaiko pilotariak arituko diren eta bertatik irtengo dira Beasainen jokatuko den adimen urritasuna duten pilotarien arteko promozio lehiaketako finalistak.


Comparte/Partekatu

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *