Mercadonak erabat ordeztu ditu plastikozko poltsak paperzkoekin eta materia birziklatuzkoekin

Comparte/Partekatu

Ekimen honi esker, urtean bere dendetako 3.000 tona plastiko birziklatuko ditu supermerkatu-konpainiak, erosketa-poltsa bihurtuko baititu. Saica Natur-ek gauzatu duen prozesu honekin, Mercadonaren plastiko-hondakinak baliabide birziklatu gisa erabiliko dira. Mercadonak bezeroak animatzen ditu etxean ditugun poltsak eta saskiak berrerabiltzera, hartara, ekonomia zirkularraren printzipioak guztion artean sustatzeko.

Mercadona, supermerkatu fisiko eta onlineko salmentako supermerkatuak, behin betiko kenduko ditu gaur bere dendetatik erabilera bakarreko plastikozko poltsak. Katearen 1.600 dendetan baino gehiagotan, hiru poltsa-mota hauek eskainiko dituzte: paperezkoak, errafiazkoak eta % 50-70 plastiko birziklatuz egindako poltsak (konpainiaren dendetako bilgarriak birziklatuta eginak).

Azken aukera hori bezero, langile eta hornitzaileek elkarrekin dugun konpromisoaren emaitza da, eta haiek duten inplikazioarena baliabideak aprobetxatzeko eta materialen erabilera murriztu eta materialak berrerabili eta birziklatzeko, horien bizitza luzatu dadin eta zabortegira eraman ez daitezen. Poltsa horiek egiteko, Mercadonak, Ekonomia zirkularraren printzipioak aplikatuta, urtean dendetan jasotako bilgarrien 3.000 tona plastiko baino gehiago birziklatzen du. Plastiko hori bloke logistikoetara eramaten da alderantzizko logistika erabilita, eta handik Saica kudeatzaile baimendura; han pikor bihurtzen dute, eta, azkenik, Plasbel fabrikatzaileak bigarren bizitza bat ematen die erosketak eramateko poltsak eginda.

Prozesu hori 2018an abiatu zen 66 dendatan, eta pixkanaka jarri da gainerako dendetan. Etxean poltsa ahaztu duen “Nagusiak” (konpainiak hala deitzen die bezeroei) aukera hauek ditu: ohiko errafiazko saskiak (50 zentimokoak), paperezko poltsak (10 zentimokoak) edo poltsa birziklatuak (edukiaren % 50-70 plastiko birziklatua dutenak; horiek ere 10 zentimokoak). Aukera horiek guztiak berrerabilgarriak eta birziklagarriak dira.

Gainera, pixkanaka konpainiak altzari berri bat jarriko du denda guztietan “Nagusiek” elikagai freskoekin erabiltzen dituzten plastikozko poltsetarako. Altzari horrek banagailu-sistema berri bat izango du, plastikozko poltsakgutxiago xahutzeko. Horrez gain, birjartzeko mekanismoa errazagoa eta intuitiboagoa da orain artekoa baino, eta atal horretako langileen lana errazten du. Halaber, aurreikusita dago poltsa horien ordez material konpostagarrizkoak erabiltzea 2021a baino lehen. Bien bitartean, plastikoaren kontsumoa murrizteko, kendu egin da aurrez mozteko eremua, euskarrian geratzen zen plastiko-kantitatea murrizteko, hura bota egiten baitzen.

Ekimen horiek guztiek sendotu egiten dute Mercadonak bere jarduera jasangarria egiteko duen konpromisoa. Konpromiso horren ondorioz, bere sektoreko lehen enpresa izan zen erabilera bakarreko plastikozko poltsen erabilera gutxiagotzeko neurriak ezartzen (2011n), eta urtebete lehenago (2010ean), plastikoak birziklatzen aitzindari bihurtu zen, SPBerner totaler hornitzailearekin batera etxe-tresnen linea berri bat jartzeko landutako proiektuekin (ontziak, terreinak, erratz-kirtenak eta lanbasak), zeinak berotegietatik berreskuratutako plastikoekin eginak baitira.

Halaber, konpainia 2001etik aritzen da elkarlanean Saica Natur-ekin eta Saica Circular-ekin, biak Saica Taldearen atalak. Lehenak hondakinak kudeatzen eta ingurumen-zerbitzuak ematen ditu, Saica Zero produktuen bidez, eta helburu du hondakin gutxiago sortzea, hondakinak hobeto bereiztea eta ahalik eta gutxien bidaltzea zabortegietara. Bigarrenaren helburua da lehendik erabili diren baliabideak berri gisa merkatura itzultzea.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarriko politika

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen —kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz—. Horrez gain, bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikitzen ari da.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, totaler hornitzaileekin elkarlanean jardunez. Horren adibide dira aipatutako poltsak.

Horrez gain, Mercadonak 170 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainetan parte hartuz. Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 28 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Saicari buruzko informazioa Saica Taldea liderra da Europan uhin-kartoiak egiteko paper birziklatua egiten; urtean 3,3 milioi tona paper ekoizten du. 10.000 langile baino gehiago ditu, eta herrialde hauetan dihardu: Espainia, Frantzia, Italia, Portugal, Erresuma Batua, Irlanda, Turkia, Luxenburgo eta Herbehereak. Saica Taldeak lau negozio-lerro ditu: uhin-kartoiak egiteko paper birziklatuaren fabrikazioa (Saica Paper), material birziklatuaren berreskuratzea (Saica Natur), uhin-kartoizko ontziak (Saica Pack) eta bilgarri malguak (Saica Flex). Taldearen negozio-zifra 4.161 milioi euro izan zen 2018ko ekitaldiaren itxieran.


Comparte/Partekatu

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *