Euskadi Noticias

Pertsona bat hil da eta beste bat larri zauritu da trafiko-istripu batean

Pertsona bat hil da eta beste bat larri zauritu da gaur goizean A-1 errepidean, Iruña Oka udalerrian eta Madrilerako noranzkoan,

Pertsona bat hil da eta beste bat larri zauritu da gaur goizean A-1 errepidean, Iruña Oka udalerrian eta Madrilerako noranzkoan, izan den trafiko-istripu batean.Prentsa bulegoa

Istripua gaur goizeko hamaika eta erdiak baino minutu batzuk lehenago gertatu da A-1 errepideko 342,4 k.p.-an, Iruña Oka udalerrian eta Madrilerako noranzkoan.

Istripuan, hasiera batean, bi autok egin dute talka aurrez aurre, Citroen Xsara batek eta Volkswagen TRock batek. Hirugarren auto batek, Seat Altea XL batek, ere istripu horretan talka egin du baina okupatzaileek ez dute zauririk izan.

Istripuaren ondorioz Citroen Xsara autoko gidaria, 57 urteko gizonezkoa eta Logroñoko hiritarra, hil da, eta Volkswagen TRock autoko gidaria, 59 urteko gizonezkoa, larri zauritu da eta Vitoria-Gasteizko Santiago Ospitalera eraman dute. Hasiera batean, bi gidariak ibilgailuen barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek esku hartu behar izan dute gidariak erreskatatzeko.

Ezbeharraren ondorioz, errepidea trafikorako itxita geratu da eta auto-ilarak sortu dira.

Suhiltzaileek bitimak ibilgailuetatik ateratzeko lanak amaitu, eta ibilgailuak zenbait garabik eraman eta herri-lanetako langileek galtzada garbitu ostean, zabaldu dute trafikorako errepidea.

Ertzaintzak zoritxarreko istripua eragin duten kausak argitzeko bidezko eginbideak hasi ditu.

ÚNETE A NUESTRO BOLETÍN