Hamazazpi gidari ikertu dituzte asteburuan alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzeagatik

Comparte/Partekatu

Asteburuan Ertzaintzak hamazazpi gidariren aurka hasi ditu eginbideak, eta ikerketapean geratu dira, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta, egin zaizkien alkohol eta droga probetan tasa positiboak eman ondoren.Prentsa bulegoa

Bizkaiko errepideetan zortzi gidariri ireki dizkiete eginbideak, horietako bat atzo, larunbata, Errontegiko zubian izandako istripuan inplikatuta zegoen. Istripuan bi zauritu arin izan ziren, eta gidariak hirukoiztu egin zuen gehienez onartutako alkohol-tasa. Gipuzkoako lurraldean gidari-kopuru bera ikertu dute.

Arabako errepideetan gidari bakarrari ireki dizkiote eginbideak, atzo, larunbata, goizeko lehenengo orduan Amurrion, A-624 errepidean, gertatutako istripuan inplikatuta egon ondoren. Istripuan autoa errepidetik atera eta irauli egin zen, eta bertan zihoazen hainbat bidaiarik zauri arinak izan zituzten. Gidariak bikoiztu egin zuen alkohol-tasa istripuaren ondoren egin zizkioten probetan. Horrez gainera, agenteek egiaztatu zuten ez zuela gidabaimenik, eta horregatik ere ireki zizkioten eginbideak.


Comparte/Partekatu

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *