Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Hekimen elkarteak euskarazko hedabideen jarduera diruz laguntzeko hitzarmen berri bat aurkeztu dute

Comparte/Partekatu

Akordio honen bitartez, euskal erakundeek euskarazko komunikabideen garrantzi estrategikoa aitortzen dute eta sektorea egonkortzeko apustua berresten dute 

Erakundeek 10,5 milioi euro jarriko dituzte, urtero, komunikabide hauen lana laguntzeko, orain arte jartzen zutena baino 3,1 milioi euro gehiago

Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Hekimen elkarteak euskarazko hedabideen jarduera diruz laguntzeko hitzarmen berri bat aurkeztu dute Donostian. Akordio honen bitartez, euskal erakundeek euskarazko komunikabideen garrantzi estrategikoa aitortzen dute eta sektorea egonkortzeko apustu sendoa egiten dute. Aurkeztutako eredu berri hau oinarri hartuta, Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek 10,5 milioi euro jarriko dituzte, urtero, euskarazko hedabideak laguntzeko, orain arte jartzen zutena baino 3,1 milioi euro gehiago.

Euskal erakundeetako eta euskarazko hedabide pribatuetako ordezkariak izan dira Tabakaleran egin den prentsaurrekoan. Erakundeetatik, parte hartu dute Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusiak, Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskarako zuzendari nagusiak eta Joseba Perez de Heredia Arabako Euskara, Kultura eta Kirol zuzendariak. Euskarazko komunikabideen aldetik honako ordezkariak izan dira: Igor Astibia, Hekimeneko koordinatzailea; Iban Arantzabal, Hekimeneko ordezkari eta Tokikomeko zuzendari nagusia; Iban Arregi, Hekimeneko ordezkari eta Berria Taldeko kontseilari ordezkaria; eta Lorea Agirre, Hekimeneko ordezkari eta Jakin aldizkariko zuzendaria.

Igor Astibia, Hekimeneko koordinatzailea; Iban Arantzabal, Hekimeneko ordezkari eta Tokikomeko zuzendari nagusia; Iban Arregi, Hekimeneko ordezkari eta Berria Taldeko kontseilari ordezkaria; eta Lorea Agirre, Hekimeneko ordezkari eta Jakin aldizkariko zuzendaria.


Comparte/Partekatu

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *