BizkaiaGizarteaSociedad

«Etxeko Andre» Bizkaiko Etxekoandreen eta Kontsumitzaileen Elkartea Mercadonaren hornitzaile den Laboratorios Bilper-en

Comparte/Partekatu

«Etxeko Andre» Bizkaiko Etxekoandreen eta Kontsumitzaileen Elkarteko hamabost bat kide Mercadonaren hornitzaile den Laboratorios Bilper-en instalazioetan izan dira bisitan.

Helburu hau izan du bisitaldiak: bertatik bertara erakustea kontsumitzaileei nola egiten duen lan enpresak, zeinak etxeko animalientzako produktuak egiten baititu Mercadonarentzat.

«Etxeko Andre» Bizkaiko Etxekoandreen eta Kontsumitzaileen Elkarteko hamabost bat kide Mercadonaren hornitzaile den Laboratorios Bilper-en instalazioetan izan dira bisitan, Zamudion (Bizkaia).

Helburu hau izan du bisitaldiak: bertatik bertara erakustea enpresa horrek egiten dituen eta Mercadonaren denda guztietan saltzen diren produktuak, hala nola txakurrentzako eta katuentzako pipetak (osagai naturalez eginak), txakurrentzako xanpua eta kolonia eta zoru-garbigarri intsektizidaduna.

Enpresako instalazioetan hara eta hona ibili dira “Etxeko Andre” Etxeko Andreen eta Kontsumitzaileen elkarteko kideak, produktuak egiteko faseak ikusten. Bisita amaitutakoan, Laboratorios Bilper-en produktu-sorta bat eman zaie.

Miryam Oca Mercadonaren Kanpo Harremanetarako gerenteak honela azaldu du: “guretzat oso garrantzitsuak dira bisita hauek, aukera ematen baitigute ezagutzera emateko Zamudion egiten diren produktu hauek, gure 1.600 supermerkatutan baino gehiagotan saltzen direnak.

Laboratorios Bilper-eko zuzendari nagusi Óscar Mesanzak, berriz, hau adierazi du: “horrelako ekintzek aukera ematen digute gure azken kontsumitzaileengana hurbiltzeko eta beren iritziak eta beharrak hurbilagotik ezagutzeko”.

Montse Barquin “Etxeko Andre” elkarteko lehendakariordea ere “pozik” agertu da bisitarekin: “bisitari esker, lehen eskutik egiaztatu dugu Laboratorios Bilper-ek berrikuntzaren alde eta produktuetan osagai naturalak erabiltzearen alde egiten duen apustua. Horri esker, elkarteko kideok haien produktuak jakintza eta berme osoz erabiliko ditugu”.

«Etxeko Andre» Bizkaiko Etxekoandreen eta Kontsumitzaileen Elkartea 1971n sortu zen, Bilbon, eta 600 bazkide inguru ditu. Haren helburuen artean azpimarratzekoak dira etxeko kontsumoari lotutako gaiei buruzko azterketak egitea eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsari arreta berezia ematea. Gainera, aisialdiko eta trebakuntzako hainbat ekitaldi egiten dituzte bazkideentzat.

Laboratorios Bilper 1958an sortu zen, eta produktu hauek fabrikatzen eta merkaturatzen ditu: desinfektatzaileak, intsektizidak, erabilera profesionaleko detergenteak, kosmetika naturaleko lurrinak eta produktuak eta etxeko animalientzako produktu kosmetikoak. Horretarako, kimikari, biologo, farmazialari eta albaitari profesionalen talde bat du.

Mercadona Euskadin Mercadonak 18 denda ditu Euskadin eta 1.500 langile baino gehiago, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin. 423 milioi euroren erosketak egin dizkie euskal hornitzaileei, eta 1.308 euskal ETErekin du harreman komertziala. Mercadonak tokiko produktuen alde egindako apustuaren ondorioz, 290.000 kilo Arabako patata, Euskolabelduna, erosi ditu; 5.500 tona arrain fresko baino gehiago, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetan; 252.000 gurin-opil baino gehiago, eta 12.000 piper baino gehiago.


Comparte/Partekatu

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *