Ertzaintzak Fiskaltzaren eskuetan jarri du Loiolako Erriberetan izandako sexu-erasoarengatik ikerketapean dagoen adingabea

Comparte/Partekatu

Ertzaintzak gaur goizean jarri du Adingabeen Fiskaltzaren eskuetan joan den larunbatean, irailaren 17an, 00:30 aldera, Donostiako Loiolako Erriberak auzoan adingabe baten aurka egindako sexu-erasoarengatik ikerketapean dagoen 15 urteko adingabea.

Ertzaintzak gertaeraren berri izan zuenetik egindako ikerketen ondorioz identifikatu ahal izan da 15 urteko adingabe bat, eta atzo, amaren aurrean, hainbat eginbide egin zitzaizkion Gipuzkoako hiriburuko Ertzain-etxean.

Gaur, osteguna, goizeko lehenengo orduan, adingabea Donostiako Adingabeen Fiskaltzaren aurrera eraman dute, sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitu batengatik ikerketapean.


Comparte/Partekatu

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.