Errenterian atxilotu dute genero-indarkeriagatik

Comparte/Partekatu

Ertzaintzako agenteek 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Errenterian, genero-indarkeriaren delitua leporatuta, bikote-lagun ohiari eraso egin ondoren. Patruila batek erasoa gertatu eta handik gutxira aurkitu zuen ustezko erasotzailea, eta epailearen agindua urratzearen delitua ere leporatu diote, debekatuta zuenez biktimarengana hurbiltzea

Atzo gaueko hamaiketan gertatu zen Gipuzkoako Errenteria udalerriko Gabierrota-Larzabal auzoan. Hainbat bizilagunek Ertzaintzara deitu zuten merkataritza-establezimendu baten ondoan gizonezko bat emakume bati eraso egiten ari zitzaiola esanez.

Hainbat polizia-dotazio hurbildu ziren esandako lekura, eta lekuko batzuk lagunduta zegoen emakumearekin harremanetan jarri ziren. Biktimaren arabera, bikote-lagun ohiak bultza egin zion, lurrera bota zuen eta lepotik heldu zion, urruntze-agindu bat zuen arren. Emakumea laguntza eske oihuka hasi zenean, erasotzaileak alde egin zuen.

Ertzaintzako agenteak susmagarriaren bila hasi ziren, eta handik laster aurkitu zuten inguruan. Agenteek atxilotu egin zuten genero-indarkeriaren delitua eta epailearen agindua urratzea leporatuta, biktimarengandik urruntzeko agindua baitzuen indarrean.

Atxilotutako 23 urteko gizonezkoa polizia-egoitzara eraman zuten, eta datozen orduotan eramango dute epailearen aurrera.


Comparte/Partekatu

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.