Eneko Goia: “Europako beste hainbat hirirekin elkarlanean aritzeak Donostia indartsuago egiten du”

Comparte/Banatu

Eneko Goia alkateak Bruselako Manifestua sinatu du. Bertan ezartzen dira Eurocities hirien sarea osatzen duten hiriek sustatzen dituzten lan ildoak

Donostiako alkateak hiriak Europar Batasunarekiko duen konpromisoa adierazi du Europako 140 hirietako ordezkarien aurrean, eta honakoa esan du: “Europako Kultur Hiriburutzaren eta Replicate proiektuek Donostia erreferente bilakatu dute Europako hirien artean”.

Eneko Goiak adierazpenok egin ditu Bruselan atzo eta gaur egin den Eurocities Foroaren Alkateen goi bileran. Bertan, azpimarratu du, hirien arteko elkarlanaren garrantzia: “Izan ere, hiriak Europako motorea gara. Europako hiritarron %75 hiritan bizi gara, eta nahiz eta bakoitzak gure izaera, kultura eta aniztasuna dugun, hainbat irizpide eta helburu partekatzen ditugu, hain zuzen ere, bultzatu behar ditugun irizpide eta helburuak”.

Donostiako alkateak “A new democracy in Europe? Citizen Engagement” (Demokrazia berria Europan? Hiritarren konpromisoak) mahain inguruan parte hartu du Ghent, Vantaa, Dortmund, Braga, Leipzig eta Edimburgoko ordezkariekin batera. Bertan, Europako Kultura Hiriburutza eta Florentzia eta Bristol hiriekin partekatzen duen Replicate proiektuak balioan jarri ditu

Eneko Goiak azpimarratu du, Europako Kultura Hiriburutzak Donostiari beste Europako hainbat hirirekin elkarlanean aritzeko aukera eman diola, besteak beste Wroclaw-rekin. Poloniako hiriarekin balio erantsi kulturala eman duten trukeak egin dira, baina halaber, Europari eta munduari erakutsi diegu kultura bizikidetzan sakontzeko eta gatazkak gainditzeko tresna izan daitekeela.

Replicate proiektuari buruz, Eneko Goiak Florentziako alkate Dario Nardellarekin topaketa laburra izateko aukera izan du, proiektuaren nondik norakoak komentatzeko. Horren harian, Goiak azpimarratu du, Replicate proiektuari esker, Donostiak aurrera egin duela mugikortasun elektrikoan – mugikortasun agenteentzako edo garbiketa eta mantentze zerbitzuentzako ibilgailu elektrikoekin – edo energia modu jasangarriagoan sortzeko – Txomineneako District Heating -.

Bruselako Manifestua

Alkateen goi bilera amaitzeko Bruselako Manifestua sinatu dute. Bertan, hiriek sustatutako lan ildoak zehazten dira, besteak beste, isuri kutsakorrak gutxitzeko, eraldaketa digitala bultzatzeko, edo giza-eskubideen gutuna sustatzeko.

Isurketa kutsakorrei buruz, manifestuak segidako politikak modu progresiboan garatzenaren alde egiten du: hirietan ibilgailu garbi gehiago egoteko, garraio publikoen sareetan inbertsio gehiago egiteko, hirietan transizio elektrikoa bultzatzeko, eta ekonomia zirkularrerantz pauso sendoak emateko.

Era berean, manifestuak Europako Batasunean eraldaketa digita sustatzearen alde egiten du, eta horretarako babesten ditu hiriek egiten dituzten esfortzu guztiak irtenbide digitalak garatzeko, frogatzeko eta handitzeko, betiere, hiritarrei kalitate handiko zerbitzu publikoak emateko.

Manifestuak, halaber, hiriek Europako Giza Eskubideen Gutuna ezartzeko egin duten ekarpena aitortzen du. Eta babesten ditu hiriek egindako esfortzua gizartean berdintasuna eta inkusioa bultzatzeko, hain zuzen ere, inork bazterrean utziko ez duen gizartea bultzatzeko, eta beti hiritarrek hezkuntza, kalitateko enpleguak eta arrazoizko prezioa duten etxebizitzak lortzeko duten eskubidea bermatuz.


Comparte/Banatu

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *