Bost pertsona zauritu dira Irunen et Donostian gertatu diren bi trafiko-istriputan

Comparte/Partekatu

Goizaldean furgoneta baten gidaria zauritu da N-121-A errepidean, Irun parean, kamioi batekin aurrez aurre talka egin ondoren. Handik ordu batzuetara, guztira zazpi ibilgailuk, kamioi batek eta sei autok, jo dute elkar atzetik Donostiako saihesbidean, GI-20 errepidean, Aiete parean. Istripuan lau pertsona zauritu dira. Bi istripuek auto-ilarak sortu dituzte goizean zehar.Prentsa bulegoa

Lehenengo istripua gaur, astelehena, goizaldeko hiruak eta laurdenean gertatu da, N-121-A errepidean, Irun parean, kamioi batek eta furgoneta batek aurrez aurre elkar jo dutenean. Talkaren ondorioz, furgonetaren gidaria, 45 urteko gizonezkoa, auto barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek joan behar izan dute istripua gertatu den lekura gidaria erreskatatzera.

Bi ibilgailuak, talkaren ondorioz, bidean gurutzatuta geratu dira, eta bi noranzkoetan moztu behar izan da errepidea. Trafikoa Irungo errepide zaharretik desbideratu da. Biktima artatzen eta ibilgailuak errepidetik kentzen zituzten bitartean, Ertzaintzako agenteek arautu dute trafikoa. Istripuak auto-ilarak sortu ditu goizeko seiak arte, ordu horretan amaitu dute errepidea garbitzen eta normalizatu da zirkulazioa. Biktima Donostia Ospitalera eraman du anbulantzia batek.

Biktimak eragin dituen beste istripu azpimarragarria goizeko zortziak laurden gutxian gertatu da Donostiako saihesbidean. Sei autok eta kamioi batek jo dute elkar atzetik GI-20 errepidean, Aiete parean. Istripuaren ondorioz moztu egin behar izan dira Lasarte-Oriarako noranzkoko hiru erreietako bi, eta auto-ilarak sortu dira, beraz.  

Istripuan lau pertsona zauritu dira, eta Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte hainbat anbulantziatan. Trafikoa goizeko hamarrak aldera normalizatu da, behin istripua izandako ibilgailuak erretiratu eta bidea garbitu dutenean.  


Comparte/Partekatu

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *