Comparte/Partekatu

Ertzaintzako agenteek 24 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizean Gipuzkoako hiriburuan, ebasketa-delitu bat leporatuta. Dirudienez, susmagarriak bi bizikleta lapurtu zituen Salamanca kalean, eta haiek hartuta Gros auzo aldera jo zuen. Ertzaintzara partikular batek deitu zuen horren berri emanez

Atzo, asteartea, goizeko zazpiak aldera, pertsona batek Ertzaintzara deitu zuen gizonezko batek Salamanca kalean puntu finko batera lotzen zituen kandaduak behartuta bi bizikleta lapurtu zituela esanez, eta gizonezkoaren deskribapena ere eman zion. Berriemailearen arabera, susmagarriak, bi bizikletak hartuta, Gros auzorako bidea hartu zuen.

Informazio horretan oinarrituta, Ertzaintzak patruila bat bidali zuen esandako lekura, eta berriemailearekin harremanetan jarrita eta gertatutakoaren berri bere bidez zuzenean izanda, Gros aldera jo zuen, eta handik laster bertan aurkitu zuen susmagarria, arrapala batetik hondartzara jaisten ari zela.

Behin atzeman zutenean, patruilak identifikatu egin zuen susmagarria, 24 urteko gizonezkoa. Bizikleten berri galdetu ziotenean, ez zuen behar bezala azaltzen jakin zertan ari zen bi bizikletak hartuta, eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, beraz, ertzainek atxilotu egin zuten ebasketa-delitua leporatuta, eta ertzain-etxera eraman zuten.


Comparte/Partekatu

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *