Atxilotua banaketako furgoneta bat lapurtzeagatik Bergaran

Comparte/Banatu

Ertzaintzako agenteek gizonezko bat atxilotu zuten atzo, astelehena, goizean Bergaran Arrasateko supermerkatu bateko parkinetik banaketako furgoneta bat lapurtzeagatik. Furgonetan zegoen telefonoaren seinaleari esker aurkitu zuten ibilgailua Bergaran aparkatuta, eta ustezko lapurra inguruan

Banatzaile batek Arrasateko supermerkatu bateko parkinean utzi zuen furgoneta aparkatuta. Furgonetaren bila joan zenean, ez zuen aurkitu eta berehala deitu zuen Ertzaintzara.  Ibilgailuan zegoen telefono mugikorraren seinale-lokalizatzaileari esker jakin zuten ertzainek Bergarako beste supermerkatu baterantz zihoala, eta bertan aparkatuta aurkitu zuten. Agenteek inguruan aurkitu eta identifikatu zuten ustezko lapurra, eta furgoneta eta telefono mugikorra lapurtzea leporatuta atxilotu zuten.

28 urteko arrastatua polizia-egoitzara eraman zuten eta epailearen aurrera noiz eramango zain dago.


Comparte/Banatu

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *