Altzako kiroldegi berria eraikitzeko kontratua esleituta
Eraikin berria egiteko obrak hilabete barru hasiko dira eta aurreikusita dago 2021ren hasieran eraikina amaituta egotea
Tokiko Gobernu Batzordeak Acciona Construcción SA eta Altuna y Uria SA enpresek osatzen duten UTE delakoari esleitu dio Altzako Kiroldegia eraikitzeko lanen kontratua. Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du, Altzako kiroldegiaren eraikitze-lanen hasieran denbora luzean itxaron izan dugun albistea dela, izan ere, auzoan asko erabiltzen den azpiegitura da, eta berritzeko beharra zuen.