Altzako Jose Manuel Varona Adinekoen Elkartearen egoitza berritua laster zabalik izango da

Comparte/Partekatu

Eneko Goiak eta Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek egoitzaren handitze eta birgaitze lanen emaitzak ikusteko bisita burutu dute. Lanen ondorioz,  irisgarritasuna bermatu da eta zerbitzuak eta jardueren eskaintza hobetuko dira

Jose Manuel Varona Adineko Pertsonen Elkarteak egoitza berritua du. Donostiako Udalak 2017an egoitzaren ondoko lokala erosi zuen zahar-etxea handitzeko, behin erabiltzaileekin beharrak aztertuta, Donostiako Udalaren eta Elkartearen elkarlanari esker, proiektua egin eta lanak iaz hasi zituzten. Erositako lokal berria egungora erantsita, instalazioak guztiz moldatu dira eta erabateko irisgarritasuna bermatu da.

Donostiako alkate Eneko Goia eta Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Roman izan dira obra lanen emaitzak eta instalazio berrituak bisitatzen, Elkarteko presidentea den Andres Benitok lagunduta. Udaleko ordezkariek Elkarteko Zuzendaritza taldeko lana goraipatu dute eta eskerrak eman dizkiete prozesu honetan egindako ekarpenengatik. Egoitzaren irekiera hurrengo egunetarako aurreikusita dago, azken xehetasunak burutu ahala.   

Egoitzaren handitze eta birgaitze lanek 6 hilabete iraun dute eta horretarako 470.000 euroko aurrekontua inbertitu da. Santa Barbara kaleko 19.ean kokatzen den egoitza berrituak 146,36 metro karratu ditu orain. Elkarteak 420 bazkidetik gora ditu eta egunero antolatzen dituzten jarduera anitzetan erabiltzaile askok parte hartzen dute, espazioen birmoldaketa berriak jardueren eskaintzan ere berrikuntzak ekarriko ditu.     

Berrikuntza nagusien artean, zahar-etxe berrituak, orain arte ez bezala, sukalde itxia izango du eta menuak eta bazkariak eskainiko ditu. Era berean egoitzako instalazioak guztiz irisgarriak izateko modaltu dira, egokitutako komunak barne. Gainera jarri berri diren 2 ate mugikorren bitartez erabilera anitzeko guneak antolatu daitezke, jantokiakirekin batera gela handi bakar batean banatuta edo bi gelatan banatutako espazioak hain zuzen. Espazio hauek ikus-entzunezko ekipamendu berriekin hornitu dira. Eta orain arte eskaintzen ziren zerbitzuei ile-apaindegi eta estetika zerbitzuak gehituko zaizkie hemendik aurrera. Zuzendaritza Batzordeak ere bere bulegoa izango du bertan.

Egoitza goitik behera osorik berritu denez, birgaitze lan integral honek ere argiztapena asko hobetu du, lokala argitsuagoa, modernoagoa eta erosogoa eginez.   

Egoitzak 420 bazkidetik gora ditu eta jarduera anitzak eskaintzen dizkie, hala nola, memoria lantzeko tailerrak, euskara ikastaroak, eskulanak, dantzaldiak, txangoak, gimnasia, bingoa eta abar. Astelehenetan izan ezik egunero goizeko 10:00etatik 21:00etara irekitzen ditu bere ateak.  

Donostiako alkateak Eneko Goiak adineko pertsonentzako egoitza hauek duten garrantzia azpimarratu dute, adineko pertsonen beharrei erantzuteko betetzen duten zerbitzuagatik eta gaineratu du: ‘legealdi honetan apustua egin dugu horrelako egoitzak berritze aldera eta horretan lanean jarraituko dugu, izan ere ezinbestekoa da gero eta gehiago zahartzen ari den herritarren kopuruari erreparatuz, behar bezalako komunitatea osatzeko eta zerbitzu hori emateko egoitzak egokitzea eta azpiegiturak eskaintzea’.


Comparte/Partekatu

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *