Euskadi Noticias

2018an 258 lanpostu finko sortu ditu, eta urtearen amaieran 1.640 langile zituen Euskadin

Mercadonak hiru supermerkatu ireki ditu Euskadin 2018an, Gasteizko bloke logistikoaren bigarren fasea abiarazi du, eta 258 enplegu sortu ditu; hala,

Mercadonak hiru supermerkatu ireki ditu Euskadin 2018an, Gasteizko bloke logistikoaren bigarren fasea abiarazi du, eta 258 enplegu sortu ditu; hala, 1.640 langile ditu, enplegu egonkor eta kalitatekoarekin. 442 milioi euroren erosketak egin dizkie euskal hornitzaileei; beraz, % 4,5eko hazkundea izan du 2017arekin alderatuta, eta 73,5 milioi euroko inbertsioa egin du Euskadin, 2018an

Mercadonak hiru denda ireki ditu 2018an Euskadin, eta kalitateko 258 lanpostu egonkor sortu ditu. Hala, 1.640 laguneko lantaldea du autonomia-erkidegoan. Langile horiek guztiek etekina ateratzen diote lan-politikari, egonkortasunean (kontratu mugagabeak lehen egunetik), lana eta familia bateragarri egiteko ahaleginean, etengabeko prestakuntzan eta barne-igoeran oinarrituta baitago, besteak beste. Ordainsari-politikan, hasierako hileko soldata gordina 1.328 eurokoa da, eta kopuru hori urtez urte handituz doa hileko 1.797 euro gordinera iritsi arte, enpresan lau urtetik gora egindakoan.

2018aren bukaeran, Mercadonak 18 supermerkatu zituen Euskadin: 5 Gasteizen, 3 Bilbon, eta bana Barakaldon, Basaurin, Santurtzin, Berangon, Leioan, Donostian, Irunen, Eibarren, Oiartzunen eta Elgoibarren. 2018an, Gasteizko bloke logistikoaren bigarren fasea eraikitzeari ekin dio Mercadonak. Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Kantabria eta Burgoseko supermerkatuak hornituko ditu bloke logistiko horrek. Horretarako, 56 milioi euroko inbertsioa egin du; horri esker, izoztuen eremua martxan jarriko du, ogia egiteko instalazio bat eraikiko du eta produktu lehorretarako nabe berri bat egingo du, erabat automatizatua.

2019rako aurreikuspena 2019an, hazten jarraitzea aurreikusi du. Denda berriak irekiko ditu Gernikan eta Galdakaon (Bizkaia), eta berrikuntzak egiten segituko du zentroak, gutxika, denda eraginkorraren eredu berrira egokitzeko; eredu horrek % 40rainoko energia-aurrezpena dakar ohikoarekin alderatuta, eta hainbat hobekuntza langile eta bezeroentzat.

Lehenengo berrikuntza-lanak Gasteizko Armentiaganako saltokian egin dituzte (Araba), eta 2019an beste zortzi denda berrituko dira. Araban hiru berrituko dira (horrela, probintzia horretako denda guztiak berrituta egongo dira), Gipuzkoan beste hiru, eta Bizkaian bi. Gainera, janari egin berriaren “Jateko prest” atal berria jarriko da EAEko 10 supermerkatutan 2019an.

442 milioi euroren erosketak euskal hornitzaileei eta 73,5 milioi euroko inbertsioa Mercadonak Euskadiren alde egin duen apustuaren erakusgarri da, besteak beste, 442 milioi euroko erosketak egin dizkiela euskal hornitzaileei 2018an, aurreko urtean baino % 4,5 gehiago. Mercadonak 1.308 ETErekin eta 23 Totaler hornitzailerekin egin ditu hitzarmen komertzialak, eta 73,5 milioi euroko inbertsioa egin du Euskadin 2018an.

Gizarte-erantzukizuneko eredu bat Euskadin Hazkunde partekatuaren aldeko apustuan, gizarte-erantzukizuneko plan bat garatzen ari da Mercadona, bere jarduera-lerroen bitartez laguntzeko bizi den gizartearen garapenean eta aurrerabide jasangarrian. Euskadiko zenbait gizarte-erakunderekin egindako lankidetzaren ondorioz, premiazko produktuen 921 tona eman ditu.

Hala, Mercadonak laguntza eman die Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai-bankuei eta Gasteizko Babesgabetuen Andre Maria jangela sozialari. Mercadonak “azken minutuko” elikagaien alorrean eman duen laguntza aintzatetsi dute Gipuzkoako Elikagaien Bankuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumeneko arloak.

ÚNETE A NUESTRO BOLETÍN