Merkataritza-establezimendu batean lapurretan ari zen bikote bat atxilotu dute Ordizian

Comparte/Partekatu

Ertzainek 35 urteko gizonezko bat eta 33 urteko emakumezko bat atxilotu zituzten atzo, igandea, goizaldean, Ordiziako saltoki batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Ertzainek lapurretan ari zirela atzeman zituzten.

Atzo, igandea, goizaldeko 04:00etan, herritarren babeserako patruila bati jakitera eman zioten lapurretan ari zitekeela Gudarien Etorbidean zegoen eta jarrera susmagarria zuen bikote bat.

Bertara hurbildu ziren agenteek kanpoaldean aurkitu zuten emakume bat zelatan, eta inguruko establezimendu baten pertsiana behartuta eta sarrerako ateko kristala hautsita zeudela egiaztatu zuten.

Une horretan, denda barrutik motxila bat zeraman gazte bat atera zen. Motxilan ertzainek bi labana, mailu bat eta, dirudienez, behartuta zegoen kutxa erregistratzailetik hartutako txanpon mordoxka aurkitu zituzten. Patruilak egiaztatu zuen gizonezkoa establezimenduan lapurretan ari zen bitartean, emakumea kanpoan zelatan zegoela. Agenteek, beraz, biak atxilotu zituzten indarra erabiliz lapurreta egiteagatik.

Bi atxilotuak Tolosako guardiako epaitegira eraman dituzte.  


Comparte/Partekatu

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *